XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LURREAN oinak
zeruan burua,
aidean besoak
eskuan bihotza.
Aurten ez dut soineko berririk behar.

HARIA -I-

Bazen behin, kotoizko oihal bat, ertzetan bainikak eta barrenean puntila bikoitza zituena.

Diru beltzarekin erosi zuen aititak Gernikan, baserrira arrautzak erostera joaten zen beste aldeko kapitain haren aholkuari jarraituz.

Kapitain honek arin ibiltzeko esan zion, behin gerra amaituta, etxean zeukan diruak ez zuela ezer balioko eta.

Honela bada, goiz batean, eguna argitu orduko, aititak tribulia hartu eta, alferrik galduko ez ziren gauzetan dirua xahutzera joan zen Gernikara.

Amama ume txikiari titia ematen geratu zen etxean.

Denbora,
itxitura bako
gerrikoa
.

Amaren soineko beltza, oraindio, gordetzeke zegoen.

Nik ez dakit zer ikusi nion soineko hari.

Une batean, aldean eraman nahi izan nuen eta, era berean, ikutzeko gauza ere ez nintzen izan: Hain zen beltz eta iluna...